Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/147

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

VII.

LOREAK ETA ARANTZAK


Bazan ba beste bat ere ondo biotzetik Malentxo maitatzen zuana.
Etxeko umezurtz gaztea: Jose.
Azal zuri, begi urdin, gorputz iaioko mutilla, alai ta askatua, aratz ta belatsa, jai egunetan, soñeko garbiak jantzita, eleizarako gertatzen zanean, ikustekoa egoten zan Jose. Neskatx batek baño geiagok egiten zion agur bizia, abegi esankorra, Oñatirako edo Arantzazurako bidean, ta bestek baño askozaz obea Azkarragako Paulatxok, mutillaren edertasunaz gañera bere mendu ta zerzeladak ondo zekizkialako. Baño Joseren begiak etziran iñongo neskatxetan beñere jarri: etxean zeukan nori begiratu, etxean zeukan Malentxo.
Noiztikoa zan baña Malentxoganako maitetasuna? Betikoa: beti maitetu