Orrialde:Garoa (1912).pdf/152

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tzetan Ta ito ezin baziran, iges egingo zuan Zabaletatik edozein lekutara, gordeko zuan bere burua nunbaiten ta betiko».
Josek, bere gogo ta amesak ezagutu ezkero, etzuan bururik jasotzen Malentxoren ondoan.
Aisa igarri zuan neskatxak zer gertatzen zitzaion mutillari, ta onen aurrean osoro illundu zan. Aserretzake illundu, trumoi gabe goibeldu, maitero aldendu, bada-ezpadan urrutiratu. Obea zeritzon bakoitza bere aldetik ibiltzea.
Jose, jangar, zurbil, ta indarge, lumea berritzen dagoan txori baten gisa, zearo mututurik zebillen. Egonaldi txikiak egiten zituan egunez etxean, ta gabaz, betiko lanak amaitu ondoren, goizago esnatu zalata, nekatua zegoalata, aguro jaikitzen zan sukaldetik lotara. Ezin eraman zuan Malentxoren illuntasuna, itzik ez egitea, igeska ibiltzea, berak, Josek, izurria balu bezela.
Egun batean, Joanesi bidera ertenda:
—Aitona —galdetu zion— bai aldaki Juan Andres zein erritan dagoan?
—Ez, aspaldian eztegu eskutitzik izan. Zergatik galdetzen diak?