Orrialde:Garoa (1912).pdf/151

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kean Malentxorekin, Urbiako txabolan bizi bear izanta ere.
Elikatuko ote zituan Josek, beretzat bakarrik, gogamen auek, biotzaren jakitzat, animaren jai orduetarako? O, ez! Indartu egingo zitzaizkon, ta naikoa indar zeukaten jaiota bereala ere. Lotsagarria zeritzon bera bezelako umezurtz lander batek etxejauntzako neskatx aberatsa nai izatea. Ta nolako neskatxa! Lurbiran emakumerik etzan bezelakoa, Egillearen Jauregiko donea zirudiana.
«Eskergabea —deitzen zion bere barruak Joseri— Orrela ordaintzen dezu emen jandako ogia? Soñean dauzkazun prakak iñorenak dituzu, ta Uribarriko gazterik ondasuntsuena nai zenduke? Morroi sartu ziñan, semetzat azi zaituzte, ta etxeko alaba bakarrarekin ames egiten ausartu zera? Noiztik ona senartzen dira jauregiko morroiak erregiñarekin, ipuietan ezpada? Dollorra zu! Eskergabea zu galanta!»
«O, Iturraldeko umezurtza etzan eskergabea. Berak ausi, galdu ta soilduko zituan animaren liliak edo biotzaren kimuak; berak itoko zituan bidegabeko ames ta itxaropenak egiaren itxasoko ur garra-