Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/186

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

IX.

ITXAROMENDI


Jaungoikoak jarri zuan Bizkaian Urkiolako mendia, Arabaren ondoan, Gipuzkoatik urre samar, ta mendi orren gañean ipiñi zuten euskaldun siñistetsuak Antonio Donearen elizetxea, zorion guztien itxaropenerako.
Mendi orretara joaten dira sarri Bizkaikoak, Arabarrak eta Gipuzkoa eder onetan jaioak; mendi orretara joaten dira, donerik errukior, miragillerik andien ta sendatzallerik onenaren jauregira bezela, uri andi gizaditsuetatik eta baserri txiki padutarretik, aberatsak eta txiroak, gizon zindoak eta osasungabeak, indarge jaiotakoak eta ezurren bat ausi dutenak; errenak eta itxuak, ankokerrak eta besomotxak, gorrak eta zauriz beteak, totelak eta zanpatuak; buruko txorabio, zuldar, legen, eztul, berako, minbizi, anditsudunak: etsita daude-