Orri hau berrikusia izan da
II.
BASERRIA[1]
Geroago ezagutu nituan, Joanesen oroimen gozoak artara eramanda, gizon bikain orren etxe ta ondorengoak.
Gogordopeko zelaitxo baten, garometa andi batzuen urrean, soro eder narotuz inguraturik, bene benetako patxadan zegoan Zabaleta baserria. Bere alboetan, amari gonetatik eutsika dauden aurtxoak bezela, etxe nagusiari lotuta, bestetxo bi agiri ziran: bata ogi edo artoa erretzeko labea, bestea abere janariak gordetzeko lekua; ta auekandik ez urruti, zerbait mendi aldera ta beregain, neguan ardiak idukitzeko ellorra. Etxe nagusiaren arpegi aldetik, sarrerako ate gañean, lore ta usai gozodun
- ↑ Basetsea legoke obeto, bada erririk ezta izaten ba soan, auzotegiren bat geienez ere; baña etsa bategatik bas-erri esaten oitu gera ta ala esango det nik ere, noizean beiñ basetse ipiñtzeari utzi gabe, itz egoki ori belarrietatik sartu daikigun.