Orrialde:Garoa (1912).pdf/35

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baña bai ederki oraindik, iñoren aurrean ez lotsatzeko era oneane ta beste edozein basetxeko mutillek baño geiagoan. Iñork etzukean, ezergatik, nekatu zala esango; baña arratsalde erdirako bat edo bati, izerdia kentzen zebillela, ertetzen zion onelako esakera batek: bero zeok gaur, arraietan! edo: sail luzea dek au, egun batean dana egiteko.
—¿Aspertu altzerate? —esaten zien aitak, parre antzean —Zaudete pixka bat, nai badezute, nik jarraituko det.
¿Danak jarraitzen zuten. Nola ez?
¿Ta siñistu aldezakegu? Orrelako lan gogorrean egun guztia igarota gero, apal ostean, illunabarrean, Joanes zarrak, pipea piztuaz, esne-ontziak lepoan zituala, artzen zuan mendirako aldapa latza, bere seme gazteak, oso auldurik, abereai jana emanda laster, lotarako gertatzen ziran bitartean.
Ezta orrenbestez amaitzen gariak ematen duan eginkizuna. Metatu bear dira garikoak; eguzkitan legortu bear dira oraindik; arrian jo bear da gogotik galburua, sudur, belarri, ao ta kolkoa arotzez[1] be-

  1. Aukaz.