Orrialde:Garoa (1912).pdf/361

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

diak egiñaz, begiak zuri jarriaz, ortz ori zikiñak bakan erakutsiaz, eskubiko besoa jaso ta luzatuaz, azkazal lodi okerrak beltz agertuaz, zerbait arrapatzera dijoan basakatua dirudi Gaztelarrez itzultzen du, garrasika, El Rasero, El Motin, ta Rojo y Verde deritzaien paperetan ikasitako jakituria...
Bego Eibarren bizar biko gizontxoaren erakastea: guk eztegu lizunkerien berririk eman bear. Gutxik ulertu diote, baña txalo andiak jo zaizka, batez ere ipuirik gordiñenak esan dituanean.
Patxikok bakarrik atera du arpegia egi ta garbitasunaren alde. Ixillik ezin egonda, non dagoan aztuta, iru edo lau bidar jaurtigi du aora zekorkion iraña deadarrez, ta aldemenekoak entzuteko eran eztakit zenbat aldiz: «Gezurti! Kakalardo! Labezamorro! ... Eztet ixildu nai! Arraio tximua! Nongoa ote da bera? Ta loikeri oiek txalotu! Baño gu zertan gaude? ... Uutik! Bere errira dijoala! ... Lepo ezurra auzi gabe!...».
Eztakit nola berari ausi eztioten. Ermu, Plazenzi ta Elgoibarkoak zeuzkan urrean ta orri eskerrak.