Orrialde:Garoa (1912).pdf/360

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Nork dauka nai beste?... Gizon asko etorri alda?
—Asko ez, baño bai nabarbenak, Bilbo aldetik.
—Zaldibarrera joan bear genduan.
—Ta emen?
—Mitiñean egingo degu parre pixkat.
Neskameak esan bezela, iru iruretan, lantegietako gizonak eta Elizaren etsaiak jardun-batzarra astera dijoaz, pelota lekuan. Antxen, lañoz jantzitako zerupe illunean, suinkiro alkartu dira eibartarrik geienak, onenak ez baña. Onenak ez: gazte arro, zarkote nagi, erdi-langille, oso-edale, gezur-billari, aizeburu, etxekalte guztiak eta emakume arrotz lasai batzuek. Ardangela ta kafeterietatik erten dute, ta denak, piper gorria baño gorriago, jakintsuen jarduna entzuteko zai, pilloan daude.
Auzo errietako gizonik ia iñor ezta: gure sendakiñez gañera, lau edo bost ermutar, beste ainbat plazenzitar, amabi edo amalau Elgoibarko. Beste urietakorik... Moxolo ta Martin dakustaz maiburuan!
Lenbiziko berriketaria, bizar biko gizon igar tentea, eztakit nongoa dan. Biurri an-