Orrialde:Garoa (1912).pdf/37

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dek eta— libra gaitzatzu gure Jauna ta Jaungoikoa. —Katalin, piztu zan sua, txierientzat zerbait gerta dezagun. Ta ez aztu akulluko txarkarta ekartzea. —Aita gurea, zeruetan zaudena, santifikatua izan bedi zure izena... —Jose Ramon, abereai botaiek zerbait, gero eztek astirik izango ta... betor gugana zure erreinoa... Auspoan billa alabill? Ara non daukan, emakumea... Irurogetasei urte bazeuzkan ta etzuten soroetara eramaten, baña bazuan zeri ekin etxe barruan. Berak egiten zituan oiak, berak txukundu etxea, berak beiak jetxi, berak gosaria gertatu. Ana Joseparen ustez, arrek bezelako baratzuri-zuku gozorik egiteko emakumerik etzan oraindik sortu. Ezta sortuko ere. Ta orea berak bezela nork egin? Taloak zeñek erre? Esnetarako artoa, me me, zeñek ebaki? Ezin zuan arrek, zion, onelako edo alakoren etxean ezertxore jan: estopaua tipulaz betea, urdai azpikoa erreigia, arrautzopilla koipe geiegirekin, naskatzeko bezela, billatu oizuan. Etzekiten da. Jaio egin bear orretarako ere.
Baña biotz ederraren jabea zan gure