Orrialde:Garoa (1912).pdf/50

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bakoitzak bereari gogor eutsiaz; biak ibilli ziran jatorduan ta lotorduan, egunez ta gabaz, esna ta amesetan, ixiltzake, beti gauza bati eragiñaz; onenbeste koltsoi, orrenbeste maindira, orko beia, ango moxala, goiko zelaia, beko iñaurkiña; eziñeike, badezakezu, eztaukagula, badezutela, eztanean ezta, nai danean aida; nondik baña, zenbat bada, geuk zer jango, nola biziko, besteai zer emango; aserre ta adiskide, azkor ta makal, ezetz ta baietz, atzera ta aurrera, gora ta bera; baño, azkenean ere, bein edo bein, Joanes ta Antonek alkar arturik erabaki ta korapillatu zan Mikalla ta Iñazio Mariren ezkontza.
Gurasoak lanbide ori zerabillen bitartean, gure gazteak ia etzuten alkar ikusi. Geienez ere, ustegabe iñon topoz-topo egin bazuten, bata bestearentzat egokiak zirala irudituaz ta zerbaiten berri bazekitela aditzen emateko, parra-irri gozoz agurtu ziran, edo itz lotsati erdikaren batzuk esan zizkion mutillak neskatxari.
Onelako gertaerak ikustean, esan dezake norbaitek eztala ondo seme-alaben ezkontzak gurasoen artean egitea, aien berri gabe askotan. Izan leike: neuk ere esan