Orrialde:Garoa (1912).pdf/51

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

det lenago beste nunbaiten, guraso batzuek, berekorregiak eta diruzalegiak diranean, erraz dala zorigaiztoko elkarteak egitea; baño aitortu bear det gaur, egiaren aide, badakitela gurasoak, onelako zeregiñetan, etxea jasotzen, ez bakarrik seme alaben kalte gabe, baita ere aien zorionari begiratuaz; sarri ikusten dutela ezkongaia nolakoa dan gazteak baño askozaz obeto, ta eztirala beti txarrenak izaten gurasoak korapillatu dituzten ezkontzak.
Eta, dana dala, Iñazio Mari ta Mikalla ezkondu ziran beintzat eta ezkonduak gelditu ziran betiko.
Jorrail ederreko asteazken baten, goizeko amaikak aldean, Zabaletatik Azkarragara dagoan gurdi bidetik bera zijoazen, baso-tuntuna aurretik zutela, neskamutil pilla batzuk, oso apain, txit alai, guziz urduri, egundokorik txoroen, deadar lekaio paregarriak egiñaz ta dantzan ezin asperturik. Apur bat atzerago zeramazkiten gizon soñekoz, oe-jantziz ta etxe ta lanerako tresnaz ongi zamatutako gurditxo bi, irrintzi bezelako, negar itxurako edo kurrixkaren antzeko soñu luze, ezti edo latz, atsegin edo mingarrian, beti ere juiim jim