Orrialde:Garoa (1912).pdf/55

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Urreko atso guztiak.
—Ja jaiii! Orixen da unoria!
Urrutiagokoak, aoa zabalik:
—Zer dio Pedrok, zer dio?
—Luixarekin ezkontzen danean, eztiotela Azkarragakoai eztaietara deituko.
—Ijijiji! Baña guri bai, Pedro, guri bai.
Luisak, aserre, suak arturik eta sokorra joaz:
—Jolaserako gogoan bizarra daukazute.
Pedrok:
—Ez aldeitzazu ondo?
Luisak:
—Ezkon zaite Anbotoko sorgiñarekin, nai badezu.
Eztaietakoen oiu ta santzoak mendi-oiarzun guztiak esnatu ta inguruko gizadien biotzak pizkortzen dakite; egun eder argiak, gosari onak lanik-ezak eta tuntunaren soñuak indar andi dute gogamen naigabetsuak kendu ta ankarik astunenak astintzeko; baño, ala ere, etzijoan gure Joanes oso pozik bere semearen eztaietara. Zer ote zuan? Aditu dezagun Iñazio Marikin zeraman jarduna.
«Atzo artean eztet nik ezer jakin Juan Andresen aotik. Garai onean oroitu zaio