Edukira joan

Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/25

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

ey, ceinac atseguin eta nahi ere baitu, gure baitan iduqui deçagun eçagutça agueri bat eguia guciz segui hunetaz, den gracia eta vertute gucia heldu çaicula haren ganic choilqui, ceina baita ontasun gucien ithurria; eta gure ganic ecin ilqui ditequeyela gauçaric, ez eta pensamendu onic haren gogaraco denic.
Ez didança hain contuzco hura orobat haren Iaincozco escuco obra delaric, bere adisquide maitey emaiten ohi derauena, batean inspiraciones sainduez, bertcean affliccione garratzez edo tantacione bortitzez eta casic ecin garaituzcoez, bai eta gueuroc eçagutcen eztitugun bertce bideez; guciarequien ere nola Iaincoac nahi baitu guc ere eguin deçagun gure aldetic gure eguinbideari dagocana, beguien aitcinean emaiten darausquitçut lau bidea, ceinetaz, haren gracia principalqui laguntcen çaitçula, ardietsico ahal baituçu çure buruazco ezfidatce hura.
Lehen bidea da, considerat -- eta eçagutcea çure beheratasuna eta ez-