quin haren bessoetan iarten bagare.
Hala ere, nolatan gure Iaincozco Arçainac, ceinac laster eguin baitu hogoy eta hamahirur urthez ardi errebelatuaren bilha, hain oyu handirequin non gucia marantatu baita, eta hain bide garrats eta elhorritsu batetaric, non hartan isuri baitu bere odol gucia, eta vicia bera galdu; orai icusiric ardi hura harengana heldu dela haren manamenduac obedituz, edo ezpere haren obeditceco desir batez (batçutan desir flacoa eta languiaduratsua delaric) hari oyuz eta othoitzez dagocala: Nolatan, diot, bere begui vicigarriac életçaque haren gana itçul, nolatan hura éliro ençun, eta ekar bere Ianincozco sorbaldetan, bozcario-besta eguinic bere hauçoco guciequin eta ceruco angueruequin?
Eta gure Iauna behin ere gueldiric ezpadago Euangelioco diru-peça, erran nahi da, bekatore itsua eta mutua artha eta amudio handirequin bilhatu gabe, eta finean hura aurki deçan artean, nolatan utsleçaque ardi
Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/31
Itxura
Orri hau berrikusi gabe dago