Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da




Gizona emakumearen aurrean gelditu da, itzal egiten du haren formaren gainean. Betazalen artetik, argi ilundura sumatu behar du, haren gainean goititzen den gorputzaren forma altuaren itzala non harrapatua den. Kiskaldura-etenak badakar soinekoari itsatsitako ahoaren lasaitzea. Gizona hor da. Emakumeak, begiak oraino itxirik, soinekoa askatzen du, besoak itzultzen ditu gorputzaren luzerari buruz bere aldaken fluxu artetik, hanketako tartea aldatzen du, gizonarenganantz okertzen ditu beraz are gehiago ikus dezan, harengan bere sexu arrakalatua ikusia izateko neurririk handienekoan baino gehiago ikus dezan, beste gauza bat ikus dezan, baita ere, aldi berean, beste gauza bat harengan, harengandik gaintzen den aho okakor antzekoa, erraietakoa.