Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/18

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Izen bat ahoskatzen du. Eta etor dadila.

Norbait badabilela aditzen dugu hark eta biok. Gizona mugitu egin dela. Korridoretik irten egin dela. Nik ikusi eta esan egiten diot. Mugitu egin dela, korridoretik irten dela. Bere mugimenduak hasieran tupustekoak, motzak direla, ibiltzen jakingo ez balu bezalakoak eta gero motelak bihurtzen direla, oso motelak, gehiegizko moteltasunezkoak. Badatorrela. Hor dela. Berarengandik haratago, ibairantz so egiten duten begien urdin kolorea ikusten dudala.