Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/25

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Gorputza birarazten du bere baitan, oihu egiten du berriro ere eta, izu-ikara luze eta motelen artean, borroka egiten du. Bere auhenak oihu eta negar egiten du, deiadar egiten du berriro libratzearen alde, etor dadila, eta bat-batean gero, eten egiten da.


Eguzkia gizonaren gerri aldean izango zatekeen. Bere forma korridorean ikusten dut, itzalpean da, ia inongo kolorerik gabe. Bere burua besaulkiko bizkarraldean erori da. Maitasunak eta desirak leher eginda dagoela ikusten dut, izugarri zurbil dagoela eta bere bihotzak gorputz osoaren gainazalean taupadatzen dela. Ikusten dut dardarka ari dela. Ikusten dut korridorearen aurrean hark begiratu ez eta halere igarri eta ikusi egiten dena, muino eder horiek ibaiaren