Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/26

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

aitzinean eta mugagabeko zabalgune malba hori lanbroan beti murgildua itsasokoa izan beharko zatekeena. Zabaldiko biluzgarritasuna, euriaren norabidea itsasoarena beharko zatekeen izan. Eta horren indartsua den maitasun hori. Badakit jakin, maitasun indartsu honetaz. Itsasoa da ikusten ez dudana. Gizonak eta emakumeak ikusgai dutenarenetik haratago dagoela badakit.


Gizonak harri bideko arima herratua harengana hurbiltzen ikusiko zukeen.

Emakumea une batez ateko laukian geratuko zatekeen korridoreko freskurara sartu baino lehen. So egingo ziokeen. Arestian bera bezala gizona orain horren aurrean izango zatekeen begiak itxirik.