Orri hau berrikusia izan da
Bere eskuak geldirik daude jarlekuaren besoetan. Ehun urdinezko galtza jantziko zukeen, jantzia du, zeina ireki baitu eta nondik hori, sortzen baita. Forma arrunt eta basa bere bihotza bezalakoa. Bihotza bezala taupadatzen da. Lehen aroetako forma, harrietatik, likenetatik ezbereiztua, antzina-antzinakoa, gizonarengan ezarria eta zeinaren inguruan hark ihardukitzen baitu. Zeinaren inguruan malko mokoan baitago eta oihu egiten duen.
Emakumeak gizonari hitz egiten diola aditzen dut.
— Maite haut.
Honek badakiela erantzuten diola aditzen dut:
— Bai.