Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/28

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da




Emakumea mugitu egiten dela eta gizonarengandik aldentzen duten hiru urratsak egitear dagoela ikusten dut. Gizona, ihes egiteko keinua egin eta, besaulkian atzera erortzen dela ikusten dut ere. Gero egintzak besterik ez dut ikusten.

Emakumea bere ondora heldu da, haren zangoen artean kokorikatzen da eta horri begiratzen dio, horri bakarrik, bere gorputzaz horren inguruan egiten dion itzalean. Arretaz erabat biluzten du. Jantzia bereizten du. Barnealdeak ateratzen ditu. Horrengandik apur bat aldentzen da, argitan jartzen du.

Gizonak burua jaitsi eta horixeri so dagoela ikusten dut, emakumearekin batera beraren