Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/30

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Hodeirik ez dago jada muinoen gainean, baina oraindik ere laino urrun horrek jarraitzen du. Haren baitatik ihes egiten duen lurraldea da, behin eta berriro ere ikusten dena, sekulan ere gelditzen ez den mugimendua, sekulan ere amaitzen ez dena.


Emakumea astiro hurbilduko zatekeen, ezpainak ireki eta, supituan, gizonaren soin atal ezti eta leuna osoki hartuko zukeen. Ezpainak itxiko zituzkeen horren hasiera markatzen duen azpilduran. Ahoa bete egingo zukeen. Horrenbestekoa da gozaldia ezen malkoak begietara baitatozkio gizonari. Ikusten dut ezer ez dagoela gozamen hau bezain indartsurik ez