Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/31

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bada horren kontra atentatzeko debeku formala. Debekatua. Emakumeak ezin dio hobeto heldu baizik eta kontu handiz laztanduz mingainarekin bere hortzen artean. Ikusten dut zera: gogoan eduki ohi den hori berak ahoan daukala, gauza arrunt eta basa hori. Gogoan klikatu egiten du, horretaz elikatzen da, gogoan ase egiten da. Krimena bere ahoan den bitartean, gidatu besterik ezin du egin, gozamenera gidatu, hortzak prest. Bere eskuekin heltzen, itzultzen laguntzen dio. Baina antza denez, horrek ez daki itzultzen jada. Gizonak oihu egiten du. Eskuak emakumearen ileari helduak direlarik toki hartatik aldentzen saiatzen da,