Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/34

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Orain emakumearen ilean ari da hori taupaka beti ere bihotzaren gorakoekin bat.

Gizonak zorion auhen jasanezina oihukatzen du leunki.

Zerua ate irekitako laukitik pasatzen da emeki. Osoa badoa, lurraren lastertasun motelaz esango genuke. Eredu finkoko hodei multzoak eremu ezin zabalagorantz dira eramanak.

Ahoa irekita, begiak itxirik, gizonaren haitzuloan dago, berarengana erretiratu da, berarengandik urruti, hura bakarrik, gizonaren gorputzaren iluntasunean. Ez daki oso ongi zer egiten duen, ezta zer esaten duen ere, oraindik beste era batez berriro egiterik badagoela uste du. Muin egiten du. Usain kiratsua darion lekuan muin, lamikatu egiten du.