Orri hau berrikusia izan da
Gauzak izendatzen
ditu, irain egiten du, laguntzeko hitzak oihukatzen ditu. Eta gero
berriro isiltzen da, baita sumindu
eta, ankertu ere indar guztiaz
gizonaren eskuek atzera eta lurrera
bota arte. Gizona berarengana doa.
Etzan egiten da denbora luzez
beraren gainean, penetratu egiten
du, oraindik ere hor darrai,
mugimendurik gabe, emakumeak
negar egiten duen bitartean.
Gozatu berriak dira. Elkarrengandik urrundu dira. Denbora luzez, lurrean, elkarren ezertxo ere ez dute ukitzen. Solairu lauzak hotz daude, freskagarriak. Oraindik ere negar egiten darrai aldizka, neskato negarrak.
Gizonak bira ematen du berarengana emeki eta hankaren bidez berekin hartzen du.