Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/37

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Gizonak holaxe egiten du, badator, haren ondoan eseri eta berriro begiratzen dio. Emakumeak dio: ukabilkatua, gogor, arestian bezala bihotzean. Hil nahi izango zukeela dio.

Hona hemen, ate irekitako laukia jotzera doan gizonaren gorputz eseriak hartua.


Zehaztugabeko eremu ezin zabalagotik lainoa badator, more kolorea kausitua jada beste ibaietan, beste lekutako bideetan, euriaren montzoi urrun-urrunetan.


Gizonaren eskuak gora egiten du, behera gero eta zaplaztatzeari ekiten dio. Emeki hasieran, elkorki ondoren.