Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/38

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da



Eskuak ezpain txokoen kontra zaplaztatzen du eta, gero eta indartsuago, hortzen kontra egiten du. Emakumeak baietz dio, hori dela. Aurpegia goratzen du eskukaldietara hobeto eskaintzearren, nasaitu egiten du gehiago, eskuaren alderago, materialago.

Hamar bat minuturen ondoren biak batera zehaztasun paraleloan kokatuak ziratekeen. Gero eta indartsuago jotzen du.

Eskua behera jaisten da, bularretan jotzen du, gorputzean. Emakumeak baietz dio, hori dela, bai. Bere begiei negarra darie. Eskuak jo, ukabilkatu egiten du, gero eta irmoago abaila mekanikoa hartzen ari dela.

Aurpegia adierazkortasunik gabe gelditu da, zorabiatua, dagoeneko ez dio ezeri eusten, laxatua, lepo inguruan mugitzen da nahierara gauza hila bezala.