Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/39

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da



Gorputzak ere zafratua izan dadin amore ematen duela ikusten dut, guztiz emanda dagoela, min guztietatik kanpo. Gizonak iraindu eta jo egiten duela. Eta gero oihuak bat-batean, beldurra.

Eta gero ikusten dut biak isiltasunak murgilduak dituela.


More kolorea badatorrela ikusten dut, ibai ahora heltzen dela, zerua goibeldu egin dela, gelditu egin dela bere ibilaldi mantsoan eremu neurrigabeari buruz. Beste batzuk begiratzen dutela ikusten dut, beste emakumek, orain hilak diren beste emakume batzuk ere begiratu dutela era berean udako montzoien sortzea eta desegitea