daben excelentea, admirablea, infinitamente poderosoa, sabioa, principioa, fiña ta beste olango erderakada ta mordollokeri askok? Eta euskerea erakustearren erderea baserritarren buruan sartzeko aña lan eztogu egingo? Ona dago beraz gure erri zaletasuna!
Nik geure euskera maite-maitea dan baño be geiagoan bigun da irakurgarri egin gura neuke, ta orregaitik kendu nai neuskioz Bizkaikoari beren laztasun, koska ta aoa zabalik egoteak, aa bi edo ee bi alkarregaz datozenean gertetan dan legez. Bizkaiko erri batzuk, iñok erakutsi barik eta guztiz ederto dakie esakera batzuen laztasuna gozatuten: nunbaiten, aa bi edo ee bi alkarregaz etorriarren, beti bat bakarra esan daroe. Durangoarrak uste dot dirala dabee esateko dabie ta ezteutseez-en ordez ezteutsiez esan oi daroenak. Ondarroatarrak oneek esan bearrean oneik diñoe beti, ta olan beste itz asko beste erri batzuetan.
Olango errietatik artuko ditut itz gogorrak bigunduteko egokizko era batzuk, norbaiteri txarto irudituko ete jakon bildurrez bada be. Eztaukat aztuta, izkerako gauzetan, erri bateko legeak eztirala danentzat ipiñi bear, baña bigungarriak diran ezkero ta esakera batzuk bigundutea ondo datorkigunean, ontzat artu bear ditugula deitzot; bada, nire iritxiz, gure liburutxoak iñok irakurriko baditu, zerbait geiago orrazturik eta aldan guztia leunduta argitaratu bearko dira. Eztakit ondo egingo dotan edo ez; iñok erakusten badeust lanbide gaiztoa darabiltala, itxiko dot laster