neure arloa. Ez neuskio neure usteari eutsi nai, neurea dala ta beste barik. Eta jakin daiela irakurle guztiak: Bizkaiko euskerearen laztasunak aitatutean eztot esan gura Gipuzkoakoa edo beste lurralde batekoa bardiñagoa, samurragoa edo akats gitxiagokoa bada edo ezpada. Gaur, bizkaitarrez lantxo au egitean, Bizkaiko akatsak idoro ditut; biar, gipuzkoarrez zerbait egiten badot. badakit Gipuzkoako izkuntzearen utsuneak billatuko ditudana. Euskerea, aberatsa dan legez da ederra ta egokia, ta obetoago edo txartoago, guztiz antziñetatik dabil gizonen auan; baña liburuen orrietan oraindaño atzo goizekoa da ta izkiratzallien lumeak ikutu, palagu, txera ta leunketa gitxi egin dautsa gaur artean. Ezkabiltz bada asieratlk urrin, da ezta mirarituteko gauzea edozeñek eta Euskalerriko lurralde guztietan leundu bearreko esakera bat edo beste idorotea. Urrea urre da beti, baña alan da guztiz be leundu bearrak izaten ditu urreak berak.
Egin daigun lan aspertu barik. Iñorenagaz aberasturiko izkuntz asko dakusguz arro ta lerden, alderdi guztietan euren buru apainduak erakusten; atera daiguzan guk be geure etxe barruko aberastasunak, apaindu daigun aldogun añan euskerea ta erakutsi daiegun erbesteko arerio ta erritar erbestetuai eztala ilteko zorian bizi ta eztala gañera eurak uste daben legez ilgarria. Nik eztaukat asti andirik eta lanbide onetarako bear litzatekean argi ta indarrik bez, baña da-