Euskaldun guztiak euskerazko gauzen irakurzaleak egin gura nituke, ta gauza astunak ain gogoz irakurten eztiralako, zerbait errezago ta gogotsuago irakurri daien artu dot ipuin bat egiteko lanbide ta asmoa.
Ara emen nire KRESALA. Ikusi egizue gura dozuenok. Bertan agertuko diran gizon da emakumeak eztira neure irudimenak asmau dituanak: oso itsua ezpanago ta amesetan ezpanabil, bizi-biziak dira, Arranondoko sardiñak legez; neuk ikusi ditut Arranondon eta edonok edozein itxaserritan ikusi daikez. Euren alkarren arteko jarduna be guztiz da egiazkoa, gatzgarau andiak kenduko deutsadaz baña. Nai ta naiezkoa da, zerren Tramanak eta Brixek oituten daben izketea bapere gozatu barik ipiñi ezkero, irudi obeak egingo nituke bear bada, baña gaziegiak, eta gauza gaziegiak eztagoz bein bere ondo.
Beste gauza bat. Danok dakigu iru eratako izketea egiten deutsagula euskaldunok alkarri: i-gaz esaten dana lenengoa, zu-gaz esaten dana bigarrena ta irugarrena berori-gazkoa. Lenengoaren zalea naz, zarrena dalako, ta opa dot bere bizitza luzea; baña antziña il zan Arranondon da orregaitik ezta emen agertuko izketa zar ori.
Auxe niñoian KRESALA-ren lenengo agerraldian.
Baña gaur, bigarrena gertau nairik, neure