Orrialde:Kresala (1906).djvu/15

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

lantxoa osorik irakurri dotanean, garbiro dakust uste neban baño be askozaz arloteagoa urten dala.

Eznau egundo neuk egin dotan gauza batek ase, ta ainbat gitxiago irakurgei onek.

Nire irudimenak sortu ebanean, eznerabillen eder-amesik, neure indargetasuna badakit eta; banekian mamin gitxikoa ta erkiña izango zala, alako gurasoa eban da; baña ez onenbesteraño erkiña ta mamin bagea. Izan be, jaioera txarra izan dau, atalga ta zatika, erdi gaixorik eta ainbeste zeregiñez beterik nengoan bitartean.

—Zetarako dakartzu ba zelaira? —esango dau norbaitek.

Nik eztakart; neure lagun batzuk daroe, barriro ikusi gura leukielata.

Or konpon. Gura dabenak irakurriko dau, ta gura eztabenak eztaiola begiratu.