Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/23

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

beterikako ibaia igaro ezkero, aurreko beste mendiaren ondoan estu dagozan ontzitegiak edo itxasoak bere goraldietan besoak zabalduteko bear daben ondartzea. Beste lekurik eztago.

Erri onetako kale bedar, oker da aldaztxuetan itxas gizonen gozategi edo ardangelak non dagozan berialaxe igarri leike, ostro berderik ikusi ezarren: naikoa da zaratarik andiena non dagoan entzuten geratutea.

Alderdi guztietako sagardantegi ta ardantegiak, danak izaten dira bardin samarrak, itxas errietan beintzat. Sagardantegia bada, kale arian bertan edo arri malla bat igonda idoroten dan kortea edo tresna zarrak gordeteko gelatxu bat, beian lurra, goian amarauna ta egur biren gañean upel batzuk erreskadan dituala: sagardaoa ona izan dedilla ta non jarririk egon ezarren ezta izaten ardurarik. Ardantegia bada, mai luze luze bar, maia beste luze diran aulki bi alboetan, zaragi bat edo bi bazter baten da lurrezko pitxar morko ta leiarrezko edanontzi batzuk, ormearen kontra josita dagoan araze zar batean. Ezta geiago bear izaten.

Olango etxe zuloetan sartuta egoten dira arrantzaleak nekaldi gogor asko igarota gero, ukalondoak zamau bageko mai koipetxuaren gañean dituela, tabako bedar garratz merkiena erreaz, ketan da deadarrez beti. Olantxe egozan Arra-