Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/33

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

du barru, ta eztau geiago beragandik kenduko. Zeñek ipiñi deutsa? Iñok eztau ori garbiro jakiten. Edo mutiko batek etorbarriaren semeari ikastetxean, edo arrantzale batek senarrari elizpean, edo emakume batek emazteari enparantzan. Zergaitik? Edozer gauzagaitik. Edo lodi eder guria, edo argal me zatarra dalako, apaindua edo prakazarduna, azkarra edo baratxa, argitsua edo argibagea, olango edo alango irabazbidekoa, orko edo ango baserri edo uritik etorritakoa. Mutiltxoari deitu badeutsie lenengo Prakazar, etxadiko buruari Prakazarren aita esango jako; andreari esan badeutsie Moñoker, Moñokerren senarra. Lenengo ezizena ezarri jakonak emoten deutsa gero etxadi guztiari.

Arranondokoen belarriak ain dagoz onetara egiñak eze, batzuk, euren benetako izena zelan dan be eztakie; norbait ezagutu dot bere aitarena gogoratu eziñik; aitaitarena gitxik jakiten dau.

Badakit albistari-zabaltzallea ibilli dala iñoiz eskutitz bat zeñentzakoa zan ezin argitaraturik. Sr. D. Julian Iragorri eukan estalkian, da Julian Iragorri zein zan ezekian iñok. Atso-agure guztiai itandu jakuen, da atso-agureak etzala, esan eben, erritarra izango. Azkenean, apaiz nagusiari eskerrak, agertu zan eskutitzaren jabea. Zein izango ta Saguzarra deituten jakon gizontxu bat zan.

—Orixe be bada ipuña, —esan eieban orduan