Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/35

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bideak eregiaz; da arriskurik andienen artean artegatasun bage, asten dira, gogor da zintzo, zelan amaituko dan iñok ezin esan daikean lanbide zuzen, goragarri ta txalogarrizkoan.

Erritik begira dagozanak orduan euki oi daroen larri ta estutasuna ezta esatekoa, ta nire lumeak ezin daike ondo esan. Asko egoten dira oso urduriturik eta itxasokoari ziñuka; danak, era batzuetan, aoa zabalik, arnasarik artu ezinda, ari albañu etengarri batetik esegita balegoz legez (gaztelarren antzera esateko), erriko gizonik sendoenak noiz itoko ete jakuezan bildurrez da ikaraz; da eurak, bitartean, adiskideai edo ezezagun batzuei laguntasuna emoten dabiltzan arrantzale umantkorrak, lagundunai gori orretan erre ta kiskaltzen, lagundu gura orregaz danak itsuturik, agertuten diran olatu guztiai euskaldun ausarditsuen arpegia emonaz, urpean orain da aizean gero, uraga edo erramuak eskuetatik itxi barik, begiak ernai ta besoak irme dituela, legorrekoen ziñuai jaramonik egin bage, euren asmoagaz ondo urten edo Kantauriko ondarretan ondatu artean aurrera mutillak! alkarri deizka, aurrera mutillak, Iaungoikoaren izenean!

Izan da Euskalerriko arrantzale bat, zumayatarra, Jose Maria Zubia eritxona, baña Mari-ren izenagaz ezagutua. Arrantzale orri, beste askotan ondo urtenda, orain esan dotan legezko gertaldi baten Donostian ito zalako, bere jazkera ta izakeraren irudi bat egin eutsien uri eder atako gizon agintariak, eta irudi ori an dago Donostiako