Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/37

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

diño ikaraz egoan Sardinzarren emazteak.

—Ez andrea, ez. Zaparrada gogorren batzuk artu omen dituzte, txalopako tretza, otzara, jaki ta soñekoren batzuk galdure bai; baño gizonak naikoa tente etorri dia.

—Anjel be bai?

—Zein da Anjel ori geo?

—Neure semia ba.

—Ezaltzea ba zu Sardinzarren emaztea?

—Bai, baña semia be badaukat antxe, txalopan. Mutil eder bat da, ta ona mutilla.

—Nik eztakit ezer, baño danak egon bear dute osasunez. Alkateak esan dit nei: Ankaluze, jungo altzea Arranondoaño txalopa emen dagoala ta bildur gabe egoteko esatea? —Ta, bai, esan diot, bai jauna; ta esan ta egin, perloi bi jan ditut eta asi naiz bidean Burnietatik gora ta Askizutikan zear. Zumayako ondartzan egon bear izan det luzarotxo ibaia pasatzeko (igarotzeko) batelaren zai, baño, ala ta guztire, ordubiterdi baño lenago Iziar gañean nintzan.

Eten bageko jardunean euki eben Ankaluze, berbotsera inguratu ziran auzoetako emakumeak, maitik jagi zan arte. An zan Mañasi be.

Eguna argitu ebanerako bazter guztietan zabaldu zan albiste ona. Josepari Mañasik eruan eutsan. Pozaren pozagaz ler egin bear eban gaixoak. guztiz artega ta birbizturik egoan, ezin zan iñun gelditu, ezin artu eban ezertarako astirik, eta, orduak baño lenago Josepari bere logelan sartu jakon, oraindiño bere lagun au lotan egoala.