—Josepa, Josepa, Getarian dagoz —esan eutsan.
—Zeintzuk? —itandu eban besteak, ondo iratzartu barik.
—Eurak.
—A! Aztu jatan niri. Lotan negoan da... Berandurarte eztot begirik itxita...
Barre algara gozo bategaz erantzun eutsan Mañasik. Eta bereala jarraitu eban:
—Jagi zaite laster, alperrori, esan bear asko daukaguz ta.
Ta barriro, Josepari ezertarako astirik emon barik, bazirautsan:
—Entzuizu: zelan da Artoberoren ele ori?
—Lotsatu egiten naz esaten be, lotsatu neuk dakitalako be.
—Etzara bada zu lotsakorra.
—Ez, baña olango gauzak direanean a... Zeuk zegaitik esan ezteustazu zeurea?
—Nik esan neutsun dana bart, eta gañera nire ori ezta neure barruko zer bat baño besterik.
—Eta zeure barruko zerori zegaitik agertu ez atzo artean? Da atzo be; estu estu izan ezpaziña etzenduan zuk txit bat egingo.
—Zelan ba, neuk be eznekian zer zan da. Tira, esaizu zeure ori.
—Lotsatu egiten naz baña.
—Orduan estalduizu arpegia, bana esan.
—Ara ba, lenagoko baten, nasatik gora netorrela, besigu bat emon eustan Artoberok.