ikasbide ori urtean bein itandutea, dana aztu eztakioen; zerbait ikasten jarduten dabena be badakit; baña nagitasun apurtxo bategaitik edo, euren jakituri laburra iñoren aurrean erakusteko lotseagaitik edo, beste olango zioren bategaitik, dana dala, txartelaren billa elizgelara joateko euren gorputza astundu egiten jakoe.
Alan be ia arranondotar guztiak joaten dira txartelatara, asabe zarren ekandu on orri jarraituaz, euskaldun garbi guztiak egin bear dabien legez; da joaten eztiran bakartxoak, edo guztiak dira motzak eta adin illunekoak, edo gaiztakeriren bat egin dabie oraintsu ta gaiztakeria egin da laster eztaue gura apaiz nagusiaren arpegia ikusi.
Artoberok, etzan bera ain argia ta gauzak ikasten erreztasun andikoa be baña, jatorri onekoa ta guraso begiratuen semea zan, da bekizan Kristiñauak nai ta nai ez jakin bear dituan gauza danak, zerbait geiagogaz. Itxasoraterik etzan goiz batean bajoian, bere lagun batzuen atzetik, atoian legez, elizara, ta ia atean zanean, ara nun Josepak berak urteten daben elizatik.
Begiratu eutsien gazteok alkarri, ta Josepak, beste agurrik barik,
—Txartela nai dozu? —itandu eutsan Artoberori.
—Bai, baña zeuk?...
—Nik badaukat bestea. Aitarentzat dala ta zeuretzako asmoan eskatu dot ori... arako besiguaren ordañez