Orrialde:Kresala (1906).djvu/45

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Geiago ezer esan barik jarraitu eban Josepak bere bidean, da mutillak, papertxoa bere atzamar lodietan ebala, ta bere barruko poza ezin gorderik,

—Josepa —deitu eutsan— nik badakit onek zer esan gura daben. Baietz, e?

Ezeban erantzuerarik izan, baña Artoberok, txartela txapel egalean gordeta, —«Ziur ziur nago, baietz esan gura dau»—zirautson bere buruari.

Andik laster etorri zan Asterik Andiena, Aste Santua, ta beragaz batean baru-zaroak, eliz-jai samurrak... eta Apostolu, Beronika ta Fariseo jazteko egunak.

Aste Donerako ioran andia izaten da beti Arranondoko erri sinistetsuan. Benetan ikusgarriak, beste uri txikietan egiten eztiran legezkoak izaten dira orduko eliz-jaiak; baña batez be Eguen da Bariaku Donetan elizatik urten da kalean zear egiten dan joan-etorri edo jira-bira itzala, guztiz da entzute andikoa, ta inguru-errietako gizaldra asko jai soñekoakaz jantzirik eta bideak betean joaten dira Arranondora jira-bira edo joan-etorri ori ikusteko asmoetan.

Eguen Doneko arratsaldean urteten dabe elizatik Jesusen Nekaldi samiñeko gomutagarri askok, eta euren artean amairu arrantzalek, bat Jesus Bera ta beste amabiak Jesusen lenengo Ikasleak balira legez. Orrezaz gañera, Bariaku