Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/48

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

V

ATSEDEN ORDUAK

Agorraren erdian gagoz. Arranondotarrak, bi edo iru illabetean erbestetik atunetan ibillita, irabazi politagaz etorri dira etxe aldera, ta euren itxasoko nekeak oso azturik, zoro zoro dabiltz geienak, erriko jaiak daukien alaitasun esnagarriagaz azkortuta.

Jaiak edonun dira jai, baña iñun ez legez arrantzalien artean.

Baserritarrak, euren erriko Donearen eguna datorrenerako, ondo gertaurik egoten dira beti. Etxean txalen bat il ezpadabe, jai aurreko egunean okela zati ederrak eruaten ditue arategitik etxera; zaragitxuren bat edo edarrakada ardaoa ardantegitik, eta gozotegian be izaten dira gozagarri batzuen eske; bada eztago gure artean urdail betekada bageko erri-jai onik. Egun ori eldutakoan, meza nagusia entzun da laster, inguruetako aide, adiskide ta bazkarraldoakaz[1] ma-

  1. Baskarraldua. Erderaz, el convidado a comer.