Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/49

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ian jarten diranean, eragin mutillak jan edanari. Lenengo ogi zukoa, nai aña; urrengo lapiko biak, arroa erdi urdai, odoleste, lukainka ta aragi barruan dituela; gero okelea piper andiakaz, ardaotan ondo bustita, ito arte; ta esne-arroz gozotua gañean, aotik atzamarra sartu ezkero ikututeraño. «Ekin, mutillak, —esan oi daroe— egunari berea emon bear jakota».

Ori izaten da, geienetan, erriko Donearen eguneko baserri-bazkari luzea, guztizko luzea. Askotan, jardun da jan, jan da jardun, aspertu barik, amabietatik irurak edo laurak artean maian egoten dira. Olangoxe bazkarietarako izaten da bakotxak bere lagun edo ondo nai jakoen ezagunai deitutea: «etorri gero San Juanetan, edo San Pedroetan, edo Andre Marietan gurera, bazkari on bat emongo deutsuguta».

Arrantzaleak baserritarrak baño estutxoago bizi izan oi dira ta eztabie ain ugari gauzea etxera eruaten; bada, diru-aldi dabenean be, ogi zorrak kitutu ta praka-jaka mengel batzuk egin ezkero, ezjakoe gauza andirik zizkoetan geldituten. Ez, eztabe diru askorik izaten egundo; baña bai dauken apurra gogoz da laster erein da zabaldu! Bana bai jai eguna gozatu iñok ez bestean! Orixe bai!

Ezin izaten dabie beti. Jai egun asko igaro bear izaten ditue itxasoan arrisku andiko zeregiñen artean, goizean goizago mezatxoa entzunda, ogi zati bat janda, ur dsangada bi edan da beste barik; eta legorrean diranean (da legorrean iza-