Orrialde:Kresala (1906).djvu/55

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

txu bat beti, ta beti gogamen bat bere buruan: «eztau oraindaño Anjelek etxetik urten». Da zer eutsan gero berari Anjelegaitik? Ezer bere ez, baña... orixe dago ba.

Soñeko barria jantzi ta gero, paparrean sedazko idun-zapi edo pañuelo urdin polit bat orratzagaz katigau nairik ebillela, etorri jakon deadarrez Josepa laguna.

—¿Zetan zagoz, emakumia? Gaur bezperetara barik eta...

—¿Eztakizu ba maikideak[1] daukaguzala? —Bai, baña danerako artu leike astia. Eztozu txarra galdu. Gaur kantau dan lango Manificat-ik... ¡Gure Gaiarrek egin ditu garrasiak!... Ene! (paparreko orratzari begiraka) Noiztik eta ona?

—Nasa ondoko enparantzan tutulu mundin alboan dagon saltzalle ezkel bati erosi deutsat.

—Ondo polita da berau. Zenbatean erosi dozu?

—Erreal bian.

—Orduan au be asko geiago ezta izango —esan eban Josepak eskua, Manasiri, begien aurrean ipiñita.

—Eraztuna! Nori erosi deutsazu?

—Nik eztot erosi.

—Zeñek ba?

—Artoberok.

—Aitaren, Semearen...

—Ja jaii... Tira, tira, goazen arin, onezkero estropadia asiko zan da.

  1. Convidados.