Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/101

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 80 —

Lur bati bethi gozo mota bera khentzen bazayo, bethi belhar mota bera erainez, gozo hartarik gabetuz dihoa eta ez-du indarrik aski belhar haren ongi hazteko.
Gauza horri ohartu direnak abiatu izan dira uzten aldatzen; eta bertzeek ikhusirik, hola eginez hobeki zela, berek ere uztak aldatu dituzte.
Semeak. Hori da ongi egina. Laboraria bethi begira egon behar laite bere inguruetako laborantzei; eta ikhusten duenean badela norbait hobekiago entzuten denik lanetan, harek bezala egitera bermatu behar laite.
Aitak. Hobeki entzunen duzu zerorrek nola on handi egiten