Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/103

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 82 —

ditu utza haren berriz hazteko indarrak.
Hortarik errechki ezagutuko duzu, urthe batez arthoa eginez eta bertzean ogia, eta bethi hola-hola, epbe iaburra uzten diozula lurrari galdu duen gozo motaren berritzekotzat.
Semeak. Iduritzen zait ontsa luhumendatuz eta ongarrituz, hori antola daitela.
Aitak. Hein batetaraino. Ai bainan! ¿nork egiten du hola?
Laborari sobera ikhusten dut lanari iheska. Hainitzak dira ahal bezain arinkiena iragaiten direnak.
Eta gero uzta tcharrak! Gure hutsak ezartzen ditugu aro tcharraren gain. Bai, ongi laiteke hori, gure estakuruketak bethe baleza