Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/104

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 83 —

gure selharua. Ez-da ordeau hala: uzta tcharra, selharua hutsa.
Etchetiarrek bereziki egiten dute eder-ez-den-bezala. Alferra nausitzen zayote; bihotz gaichtoa ere bai. Orduan, beren buruak enganaturik, beren baithan erraiten dute:
Aurthen hemen naiz, eta behar-bada heldu den urthean ez! ¿Zertako nekha?
Solas gaichtoa hori beretzat eta bertzeentzat.
Beretzat, zeren balia laitekeenaz ez-baita baliatzen.
Bertzeentzat, zeren ondotikako etchetiarrak eta nausiak lurrak hoztuak kausitzen baitituzte.
Beretzat oraino, zeren bere eginbidea gaizki bethez, ebasgo bat egiten baitu.