Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/107

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 86 —

bertzeak bezala, beren aztura zaharren gainean.
 Egungo-egunean Frantzia guzia, gobernamendua aintzineko, khechatua dabila ikhusirik zembait tokitan, hala-nola Angeletierrian, gure batentzat hiru biltzen duela laborariak.
 Urthaldi batek huts egiten baderoku, bertze erresumetara dirua miliunka igorri behar dugu, nahi badugu arthoz eta ogiz ase.
 Orduan jende chetieak gose gorria ikhusten du, hala-nola azken urthe hautan; erresumatik igorri dirua, bethikotz galdua da eta hambatenaz erromesten da tokia.
 Erran-dena, guziak khechatuak dabiltza. Gobernamenduak berak jendea ernarazten du.