Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/108

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 87 —

Kainan guthartean, ¿zer egiten dute ongi direnek? — Lo!
Hutsik handiena egiten dute beren lurrak etchalde ttipitan ezarriz. Leheneko etchaldeak ere handiegi zaizkote. Zathitzen dituzte bi puzketan. Etchetiar on baten lekhuan, bi erromes andana sartzen dituzte.
Hori gaizki, eta berentzat eta guzientzat.
Berentzat iehembizikorik , zeren makhurrik baizik ez-baitute beren etchetiar tcharrekin; ez- diote deusere aintzinatu nahi, beldurrez gal beren dirua. Etchetiarrak ere, eskugainik-gabe, bere nausiaz ez-Iagundua urthe tcharretan ahal duena egiten du, bere ezin-biziarekin; askotan nausiari bidegabe.