Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/111

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 90 —

Gure begiz ikbusten dugun gauza, hau da:
Hobe deia golde bat lur gori, ezenetz golde bat eta erdi lur mehe.
Gizon bakhar batek lantzen badu golde bat lur on, bi gizonek ez-dute eginen golde bat eta erdi lur tchar, zeren lantzeko gaitzagoa baita.
Eta bada, bi gizon haukiek ez-dute haimbertze bihi bilduko nola lur goriko gizonak.
Semeak. Aiphamen egin duzu zaldi-babaz; ¿zer da hura ?
Aitak. Beranduegia ez-balitz, erran nezakezu orai. Bego biharko. Jaun onari egin diozogun othoitza.