Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/127

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 106 —

Menditik, oihanetarik eta othardietarik heldu diren urak, ur aberatsak dira. Basurek gizentzen dute phentzea.
 Horra nola agorra iduri duen lurrak ekhar dezakeen bazka ona, ordokietakoa baino hobea.
Semeak. Orhoitzeko da!
Aitak. Patar chutean urik ezin bil badezazuke, ez-da lekhua on sorhotako.
 Bada bertze gauza bat sorhoetan premia dena.
 Behar dira ongarriztatu.
Semeak. Zer! sorhoak ere bai!
Aitak. Sorhoak ere... Neguan ematen zayote ongarria; eta primaderan, usteldu ez-diren belhar ondakinak arrasteluarekin khentzen.