Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/128

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 107 —

Semeak. Hori handia zait hargatik! Laborari gehientsuek ongarria eskas dute lur lanthuentzat; ¿eta nondik atherako dute sorhoentzat?
Aitak. Alde batetik, askotokitan lur arauka ez-dute zorho aski. Halakoei dihoakote gehiago egitea, eta izanen dute behar den ongarria.
Bertze aldetik onkhailu hainitz uzten dute galtzera. Bertze egun batez chehatuko dut hori.
Orai nohakizu mintzatzera zolagunetako sorhoez. Zaude bethi erne.
Jendea bethi antzostuz dihoa: egun oroz asmu berriak badira.
Guziak ez-dira on atheratzen; bainan zembaitek laguntza handiak egiten darozkigute.