Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/129

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 108 —

Orai arteo zolagunetan ez-ginduen lan handirik egiten. Erreka zembait ongi edo gaizki.
Egungo-egunean molde berri batez antolatzen dira zolaguneak.
Hori deitzen da drainatzapena.
Semeak. Izen hori ez-dut behinere aditu.
Aitak. Hemen berria bada-ere, ez-da guzietan orobat. Angeletierran, Belchikan, Alemanian eta Frantzia guzian arrontua da.
Oraikoan erranen darotzut zertako drainatzen diren lurrak et zer on ekhartzen duen; bihar erranen dut nola drainatzen den.
Azaleko lurra hein batean harro dago berenez; azalpekoa tinko, harri chehatuz ez-bada egina.
Gure tokietan, gehienetan be-